CAF-Elhuyar sariak, berrituta

Caf-Elhuyar sariek kategoria berria dute: Zientzia gizartean sorkuntza-beka

Eider Carton

Elhuyar Fundazioa

Aurten kategoria berria izango dugu: Zientzia Gizartean Sorkuntza Beka izena du. 5.000 euroko saria izango da, eta beka honen bidez gure helburua da zientzia eta teknologia eta gizartearen arteko elkarrekintza bilatu, probokatu edo aztertuko duten proiektuak laguntzea.

CAF-Elhuyar sarietan beste pauso bat emateko aukera izan da. Gustatu zaigu zuzenekoagoaren alderdi hori edo elkarrekintza bilatuko duten proiektuen alderdi hori lantzea, eta horregatik aukera izango dugu eta aprobetxatu nahi izan dugu CAF-Elhuyar Sariak zabaltzeko. Zabaltzeko... adibidez artearen mundutik iritsi daitezkeen proposamenetara edo gizarte-zientzien mundutik iritsi daitezkeen proposamenetara.

Ikusentzunezko proiektuak, argazkilaritzaren arlotik iritsi daitezkeen proiektuak, dantza, musika, edo soziologia azterketa bat edo soziologia esperimentu bat, robotika eta gizartea, hor egon daitezke gauzak... estilo horretako proiektuak.

Ez dela CAF-Elhuyar zientziaren mundutik datorren jendearentzako bakarrik, izan daiteke beste diziplina batetik datorren jendearendako toki egoki bat, eta kategoria hau horretarako toki aproposa da.

Aurreko edizioetatik kategoria nagusiak mantenduko ditugu: alde batetik dibulgazioko artikuluen kategoria eta besterik zientzia-kazetaritzako lanen kategoria.

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Kimika gaur

Kimika

2025-10-25

Sendatzen duen kimika

Kimika

2025-10-25

Garbiketa jasangarria

Kimika

2025-10-25