Araztegi automatizatua

Epele araztegia Deba ibaia garbitzeko azpiegitura garrantzitsuenetako bat da. Deba- Garaiko hondakin-uren tratamendua egiten dute hemen eta tratamendu lan hori ia guztiz automatizatuta dago. Kontrol- sistema horri esker ura garbitzeko prozesuari buruzko informazio asko jasotzen dute, araztegiko lanak optimizatzeko erabili daitekeena. Helburu horrekin elkarlanean ari dira Gipuzkoako Urak, MSI Grupo eta Mondragon Unibertsitateko ikertzaileak.

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali