Kalean da iraileko zenbakia
Kalean da iraileko Elhuyar aldizkaria. Berrogei urte pasa dira Txernobylgo istripu nuklearretik, eta gai horrek bete ditu azala eta erreportaje nagusia. Hamarkada gutxitan, natura bere onera itzultzen ari da eremu horretan, eta nuklearrari buruzko ikuspegia ere eraldatzen doa Europan.
Barruko orrietan, berriz, elkarrizketa luzea egin diote Maite Solas Zubiaurreri, Nafarroako Unibertsitatean Alzheimerra aztertzen duen ikertzaileari. Horrez gain, ohiko atalak jasotzen ditu aldizkariak: atarikoa, albisteak, elkarrizketa gehiago, istorioa, mundu digitaleko azken berrikuntzak… Kultura zientifikoa, puri-purian.
Irati Diez Virto
Elhuyar Zientzia
Buletina
Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian



