Uhin ultramoreak

#63 UHIN ULTRAMOREAK: Homeopatiaz, argi eta garbi

Espainiako Sendagaien Agentziak berretsi du homeopatia ez dela eraginkorra, ez daukala inolako oinarri zientifikorik. Duela gutxi kaleratu du homeopatiaren eraginkortasunari eta segurtasunari buruzko txostena, eta bi ondorio hauek azpimarratu ditu: produktu homeopatikoak ez dira plazeboa baino eraginkorragoak eta kalteak ere sor ditzakete. Eragin larria sortu dezake, zientifikoki eraginkorrak direla frogatuta daukaten terapiak baztertu eta haien ordez produktu homeopatikoak hartzea. Homeopatiaren printzipioak ere aztertu dituzte txostenean eta Europako beste herrialde batzuetako egoera ere azaldu dute. “Uhin ultramoreak” podcastaren 63. atalean, txostena sakon aztertu dugu, azpimarragarriena azaltzeko.

GUAU plataforman duzu entzungai Elhuyarrek EITB mediarentzat egindako podcast hau.

Ana Galarraga Aiestaran

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Osasuna