Uhin ultramoreak

#60 UHIN ULTRAMOREAK: Espazioaren konkista

ArtemisII misioa arrakasta osoz bukatu da, bere helburu guztiak beteta. Irudi ederrak utzi ditu bidean eta une hunkigarriren bat edo beste. Hala ere, dena ez da izan biba eta txaloa. Misioak kritikak ere izan ditu, bereziki erabilera politikoarengatik. Izan ere, argi ikusi da helburu zientifiko-teknologikoen gainetik zeudela Estatu Batuak ondo posizionatzea Txinarekiko lehian, eta espazioaren konkista zilegiztatzea, baita Lur planetan dauzkaten beste misio batzuk estaltzea ere. Disimulurik gabe aztertzen da gaia “Uhin ultramoreak” podcastean. "Egunero ikasten da zerbait" sailean pomeloek botika batzuekin interakzionatzen dutela arrazoitzen da.

GUAU plataforman duzu entzungai Elhuyarrek EITB mediarentzat egindako podcast hau.

Ana Galarraga Aiestaran

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali