teknologia

Bateria organikoak diseinatu dituzte, metalik gabekoak

Elhuyar aldizkaria

2021/05/05 Litio-ioizko baterien garapenak ondorio zuzenak izan ditu teknologiaren merkatuan: nabarmen ugaritu dira gailu eramangarriak eta …
Bizipenak eta komunitatea, STEAM hezkuntzarako giltzarriak

2021/05/06 Gazteen artean STEMen posizionamendua hobetzeko, funtsezkoa da haiei benetako, tokiko eta hurbileko lan-mundua eta mundu …
CAF-Elhuyar sariak 2021: ezagutza da txertoa

Elhuyar aldizkaria

2021/04/28 “Ezagutza da txertoa” lelopean banatu ziren atzokoan CAF-Elhuyar sariak, Tabakalerako Kutxa Kultur Plazan, Donostian. Inoiz …
EHUko Bilboko Hezkuntza Fakultateak MakerLab inauguratu du

2021/04/27 Estatu mailan hezkuntza fakultate batean dagoen lehen laborategian STEAM disziplinak landuko dira, Haur eta Lehen …
Edith Clarke: emakume baten ondarea zientzian

Elhuyar aldizkaria

2021/05/09 Gutxik dakiten arren, Edith Clarkek, Estatu Batuetako lehen emakume ingeniaria izan zenak, asmatu zuen Clarke …
Ibilgailu elektrikoaren joera: 2030a helburu

Elhuyar aldizkaria

2021/04/20 Geroz eta ibilgailu elektriko gehiago ikusten ditugu kaleetan eta telebistako iragarkietan. Baina zenbat itxaron behar …
Zientzia.eus webguneko albisteak adimendun bilakatuz

2020/11/17 Zientzia.eus webguneak Elhuyarrek garatutako bi funtzionalitate berri txertatu ditu: albisteen irakurketa areagotua, eta albisteen analitikak. Bi funtzionalitate …
Adimen artifiziala eta genero-berdintasuna: urratzen ari garen bidea

Elhuyar aldizkaria

2021/03/01 Adimen artifizialaren olatua gizarte-esparru orotara ari da iristen, eta, eraldaketa digitala bizkortzeko ezinbesteko teknologia-multzoa bilakatu …
Badator 5G-a

Elhuyar aldizkaria

2021/03/01 Dagoeneko hemen dugu 5G-a. Hiriburuen eta hainbat hiriren erdiguneetan badago, nahiz eta, egiaz, oraindik ez …
“Iraultzailea izango litzateke kontserbadorea izatea”

Elhuyar aldizkaria

2021/03/01 Labur gelditu da orri betea Itziar Alkorta Idiakezen erantzunak jasotzeko, gogoeta mamitsua plazaratu baitu. Izan …
Tolosaldea Garatzen agentziak eta Elhuyarrek Tolosaldeko gazteen STEAM diagnosia eta Bizilabe ekimena aurkeztu dituzte

2021/02/06 Eskualdeko DBHko 3. eta 4. mailako 574 gaztek hartu dute parte galdetegian. Emaitzak argi geratu …
Proiektu inspiratzailea: Matematika modan

2021/03/22 Egileak: Jonatan, Oihana eta Maite. Eremua: Matematika. Maila: DBH3 - DBH4 Erronka: Matematikak modan zer …
Abian da Elhuyar Zientzia Azoka 2021

2021/01/15 Ireki da 2021eko Elhuyar Zientzia Azokan izena emateko epea. Bederatzigarren edizioa izango da aurtengoa. 2013an lehen …
“Herri-mugimenduetan parte hartzea iraultzatxo txikiak abiarazteko bidea da niretzat”

Elhuyar aldizkaria

2020/12/01 Elhuyar Fundazioak 2011n eman zion Elhuyar Merezimendu saria Jose Ramon Etxebarria Bilbaori (Gernika, 1948), “euskarazko …
Elhuyar Zientzia Azokak STEAM Euskadi saria irabazi du, STEAM hezkuntzako ekimenik berritzaileenaren kategorian

2020/11/18 Elhuyar Zientzia Azokak STEAM Euskadi saria jaso du gaur goizean, Bilbon egin den STEAM Euskadi …

teknologia

  • Teknologia, grezierazko ??????????-tik, tekne (?????, "zientzia, arte, edo lanbide") eta logos (?????, "jakintza-multzoa") hitzez osatuta dago. Hainbat definizio dituen arren, kontzeptu zabalenean, espezie batek modu sistematiko eta arrazionalean behar edo arazo praktikoei erantzuteko ebazpen teknikoak deskribatu, azaldu, diseinatu eta aplikatzea ahalbidetzen duen zientifikoki antolatutako jakintza-multzoari deritzo teknologia. Teknologia, era logiko eta ordenatuan aplikaturik, gizakiari bere ingurune material edo birtuala aldatzeko aukera ematen dioten ezagutzen eta tekniken multzoa da, bere beharrak asetzeko, hau da, konponbide erabilgarriak sortzeko pentsamendu eta ekintzarako prozesu konbinatua. Teknologiak gizakiok gure ingurunea aldatzeko dugun nahiari eta borondateari erantzuten dio, gure desioak asetzeko modu berriak eta hobeak bilatuz gure inguruko mundua eraldatzeko. Teknologiaren motibazioa identifikatutako beharrak edo nahiak asetzea da, jarduera teknologikoa garapena, diseinua eta exekuzioa da eta azken produktua ondasunak eta zerbitzuak edo metodoak eta prozesuak dira. Elkarren artean oso desberdinak diren teknologia asko dauden arren, ohikoa da teknologia singularrean erabiltzea guztien multzoari edo horietako bati buruz hitz egiteko. Teknologia hitza teknologia guztien jakintza komunak aztertzen dituen diziplina teorikoari ere badagokio, eta testuinguru batzuetan, berriz, hezkuntza teknologikoari, teknologia garrantzitsuenak ezagutzeko eskola-arloari. Teknologiek modu nabarmenean aldatzen dute gizakiak zein beste animalia-espezie batzuk beren ingurune naturala kontrolatu eta moldatzeko duten ahalmena. Gizakiaren kasuan, teknologiaren erabilera natur baliabideak tresna sinple bihurtzean hasi zen, historiaurrean. Sua kontrolatzeko abilezia jauzi garrantzitsua izan zen, janari-iturriak asko zabaldu baitzituen, eta gurpilaren asmakizunak ondasunak urrunago garraiatzeko eta mugikortasuna handitzeko aukera eman zuen. Berrikiago izandako garapen teknologikoek, esaterako telefonoak, hedabideek edo internetek, komunikaziorako mugak asko murriztu dituzte eta eskala planetarioko elkarrekintzak sortzea ahalbidetu dute. Hala ere, teknologia guztiak ez dira helburu baketsuetarako garatu: gero eta ahalmen suntsitzaile handiagoa duten armak sortu baitira, adibidez. Jarduera teknologikoak gizartearen eta ekonomiaren aurrerapenean eragiten du, baina aplikazio komertziala besterik ez bada, aberatsenen nahiak asetzera (kapitalismoa) bidera daiteke, eta ez behartsuenen funtsezko beharrak konpontzera. Ikuspegi horrek ingurumenaren erabilera ez-iraunkorra bultza dezake. Giza teknologia batzuek, biosferaren erabilera intentsiboa, zuzena edo zeharkakoa dela eta, planetako baliabide naturalak gero eta gehiago agortzen eta degradatzen dituzte. Maila handi edo txikian, teknologia berrien garapenak gizarteen balioak aldatzen ditu, eta batzuetan galdera etiko berriak sortzen dituzte. Hala ere, teknologia ingurumena babesteko ere erabil daiteke, gizartearen behar gero eta handiagoak modu jasangarrian konpontzeko irtenbide berritzaile eta eraginkorrak bilatuz, planetako baliabide natural eta energetikoak agortu edo degradatu gabe edo gizarte-desberdintasunak areagotu gabe. Giza teknologia batzuek izugarrizko aurrerapena ekarri dute milaka milioi pertsonaren bizi-estandarretan eta -kalitatean, eta, aldi berean, ingurumena hobeto zaintzea lortu dute. Teknologiak era guztietako ekintza sistematikoak biltzen ditu, gauzak eraldatzea helburu dutenak, hau da, teknologiaren helburua gauzak egiten jakitea eta zergatik egiten diren jakitea da. Teknologia giza jarduerarekin lotzeko joera dago. Hau ez da guztiz zuzena, beste hainbat animalia-espeziek ere teknologia jarduerak garatzen baitituzte. Beste joera bat, teknologia gizakiek erabiltzen dituzten produktuekin soilik lotzea da, produktu konplexuak orokorrean. Prozedura eta metodo teknikoek eta tresnek ere teknologia osatzen dute, hala nola, jantziek, produktu sinpleek, idazkerak, komunikazio-teknikek, abeltzaintzak, nekazaritzak, apaingarriek, eta abar. Gaur egun, teknologia-aro esanguratsu batean gaude, ondasunen ekoizpena eta merkaturatzea nagusi diren garai historikoa, eta energia-faktoreak zeregin garrantzitsua du.