Zurrunbiloak ereduetan geroz eta lotuago

ESA


Zurrunbiloak, hala nola urakanak edo itsas lasterrak hobeto aztertzeko eredu matematiko berri bat garatu dute Frantziako CNRSko bi ikertzailek. Junho Parkek eta Paul Billantek Physics of Fluids aldizkarian argitaratu dituzte xehetasunak.

Zehazki, estratifikazio sendoko fluidoak hartu dituzte eredu gisa, dentsitate mailakatua dutenak, eta aztertu dute zer eragin duen hondoko errotazioak (Lurraren errotazioak kasu) ardatz bertikal eta mugimendu zirkularreko zurrunbilo batean. Hain zuzen ere, zurrunbilotik kanporantz doazen uhinek eragiten duten ezegonkortasunari erreparatu diote: ezegonkortasunak fluidoaren fluxua alda dezake, eta zurrunbiloa deformatu. 

Nagore Rementeria Argote

Elhuyar Zientzia Kimikan lizentziatua eta Elhuyar Zientzia unitateko arlo-arduraduna

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Fisika