Zuhaitzak aldatu mundua freskoagoa izan dadin

AES konpainia elektriko iparramerikarrak 52 milioi zuhaitz aldatuko ditu Guatemalan, berak eraikitako zentral elektriko batek atmosferara isuritako karbono(IV) oxidoa orekatzeko.

Zuhaitzak aldatu mundua freskoagoa izan dadin


Hau da horrelako konpainia batek negutegi-efektua kopentsatzeko eginiko lehenengo esfortzu praktikoa.

AESek CARE izeneko nazioarteko laguntza-taldeari 2 milioi $ emango dizkio, birforestazio-plangintzan diharduten Guatemalako 40.000 nekazarien artean banatzeko. AESek eraiki behar duen zentral termikoak 387.000 tona/urte karbono(IV) oxido isuriko ditu atmosferara, funtzionatzen arituko den berrogei urtetan. AESaren laguntzaz landatutako zuhaitzek, karbono(IV) oxidoa atmosferatik hartu eta metatu egingo dute beren ehunetan.

Nahiz eta AESek eginikoa oso txalogarria izan, ez da beste munduko gauza. AESek zuhaitzak landatzeko emango duen diru-kopurua, zentral termiko berriaren eraikuntz kostuaren %1 besterik ez da

.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Ingurumena