}

Ziklotroirik indartsuena

1988/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Munduko partikula-azeleratzailerik indartsuena lanean hasi berri da. K 800 izenekoa, Estatu Batuetako Michiganeko unibertsitatean dago.

Ziklotroi hau eraikitzen 1.980.ean hasi ziren eta kostua 10 milioi dolarrekoa izan da. Ziklotroi berri hau partikula astunak maneiatzeko egokia da.

Uranioaren moduko ioi astunak azeleratu nahi dira K 800ean. Azkeneko saioetan 360 milioi elektronvolteko energia lortu da, baina ziklotroia 8 mila milioi elektronvolteko energia lortzeko gai da. Energi maila honek aurreko markak bikoiztu egiten ditu.

Ziklotroi hau atsedenik gabe, egunero 24 orduz alegia, erabiltzeko asmoa dago. Gainera, denboraren %75 ikerlari iparramerikarrek erabiliko dute eta %25 ikerlari atzerritarrek.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia