Elhuyar zientziaren komunikazioa

Ziklosporina diabetikoen laguntzaile?

1987/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Oraingo honetan fidagarria dirudi itxaropenak. Munduan lehenengo aldiz, azterketa kliniko zabal baten ondoren, diabetea tratatzeko metodo batek itxurazko emaitzak sortu ditu. Ziklosporina, aztertu den botika, molekula inmunodepresibo bat da eta gaur egun organoen trasplantetan gertatzen den zaputza gainditzeko erabiltzen da.

Diabeteak intsulinaren beharra zergatik duen aspalditik ezagutzen da; intsulinaren fabrikazioan espezializatutako arearen zelula batzuk hondatzen direlako. Animaliengan egin diren azterketek aditzera eman dutenez, sistema inmunitarioan dago arazoaren gakoa. Sistema inmunitarioak arearen zelula horiek arrotz gisa hartzen ditu eta hondatzeari ekiten dio. Hortik sortu zen ziklosporina frogatzeko ideia.

Ziklosporinaz tratatutako diabetiko-taldean %24 erabat sendatzea lortu da. Hau oso kopuru handia da gaixotasuna sendaezintzat jotzen dela kontutan hartzen badugu.

Oraindik zalantzaz hartzekoa bada ere, diabetearen lehenengo urratsetan ziklosporinak gaixotasuna eten dezakeela dirudi. Azterketa gehiago behar dira noski, baina esperantza hor dago!

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Eduki gehiago

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia