Zergatik egiten dugu negar tipula txikitzean?
2000/03/08 Elhuyar Zientzia
Tipulak zapore mikatza izatearen erantzulea sufrea da. Sufredun sustantziak babes modura erabiltzen ditu tipulak. Tipula txikitzean sufredun gasak (SO3) -babeserako sufredun substantzien eratorriak- lurrundu egiten dira. Gasa begietara iritsi eta, begietako urarekin kontaktuan, azido sulfuriko bilakatzen da; eta hori oso azido sumingarria da.
Aldi berean, azidoaren eragina neutralizatzeko, begiak malkoak isurtzen ditu, malkoak baitira begiaren babes-mekanismoetariko bat; horra, beraz, hor negarra.
Negarrik eragin ez dezan, askotan, trikimailuak edo erremedioak erabiltzen ditugu; eta horietariko bat tipula txikitu aurretik 10 minutuz hozkailuan sartzea da, tipula hotzak negar gutxiago eragiten duela erakutsi baitigute. Zergatik, ordea? Hotzaren eraginez sufredun gasak polikiago lurruntzen dira eta, beraz, azido sulfuriko gutxiago sortzen da.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia