Zenbakizko soinua ez da ametsa
1992/11/01 Aizpurua Sarasola, Joxerra Iturria: Elhuyar aldizkaria
Disko konpaktuan entzun-dakoa kalitate onekoa dela garbi dago; baina, zerbait grabatu behar dugunean metodo klasikoetara jo behar izaten dugu, disko konpaktuek ez bait dute grabatzeko aukerarik ematen.
Sony enpresa japoniarrak urte honen bukaerarako “minidiskoa” kaleratu nahi du. Minidiskoa disko konpaktua da, beraz laser-teknolo-gian oinarritzen dena. Disko konpaktua baino bost aldiz txikiagoa da eta 74 minutuko grabazioa onartzen du, hau da, disko konpaktuaren antzekoa.
Nola liteke hau?
Diskoa, funtsean, disko optikoa da, baina geruza magnetiko bat erantsi zaio. Beraz irakurgailuak laser-buru bat izateaz gain buru magnetikoa du. Funtzionamendu-oinarria, geruza magnetikoak, berotzen denean, duen desmagneti-zatzeko ahalmenean datza. Berotzea laser-izpiak eragiten du, 180 °C-ko tenperatura lortzen delarik. Une horretan buru magnetikoak zati hori polarizatu egiten du. Diskoak biratu egiten duenez, berotutako zatia hoztu egiten da, baina polaritate magnetikoa 0 edo 1 izango du. Buru irakurlearen barnean dagoen bobina batek sortzen du aipatu eremu magnetikoa.
Beraz, datuak oinarri magnetikoan baino sendoago grabatzen dira eta irakurtzeko unean laser-burua besterik erabiltzen ez denez, ez da ukipen fisikorik gertatzen. Ondorioz datuen, kasu honetan musikaren, iraupena askoz ere luzeagoa da.
Prezioei dagokienez, irakurgailuaren eta diskoen salmenta-prezioa gaur egun disko konpaktuaren eta bere irakurgailuarenaren antzekoa izango da eta, jada, musika-etxe asko grabatzen hasi omen da bitarteko berri honetan.
Datuak irakurtzeko, laser-izpiak puntu bakoitzak duen polaritateari buruzko informazioa ematen digu. Informazio hau geruza magnetikoak duen polaritatearen araberakoa da.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia