Elhuyar zientziaren komunikazioa

Zenbakizko soinua ez da ametsa

1992/11/01 Aizpurua Sarasola, Joxerra Iturria: Elhuyar aldizkaria

Gaur egun musika bi oinarri desberdinetan, batez ere, saltzen digute. Kaset magnetikoak izan dira ohizkoenak urte batzuetan, baina joan den hamarkadan disko konpaktuak merkatua irauli zuen. Hamarkada honetan, soinua beste oinarri batean grabatzea egongo da eta antza denez, zaharkiturik utziko ditu aurreko bitarteko guztiak.

Disko konpaktuan entzun-dakoa kalitate onekoa dela garbi dago; baina, zerbait grabatu behar dugunean metodo klasikoetara jo behar izaten dugu, disko konpaktuek ez bait dute grabatzeko aukerarik ematen.

Sony enpresa japoniarrak urte honen bukaerarako “minidiskoa” kaleratu nahi du. Minidiskoa disko konpaktua da, beraz laser-teknolo-gian oinarritzen dena. Disko konpaktua baino bost aldiz txikiagoa da eta 74 minutuko grabazioa onartzen du, hau da, disko konpaktuaren antzekoa.

Nola liteke hau?

Diskoa, funtsean, disko optikoa da, baina geruza magnetiko bat erantsi zaio. Beraz irakurgailuak laser-buru bat izateaz gain buru magnetikoa du. Funtzionamendu-oinarria, geruza magnetikoak, berotzen denean, duen desmagneti-zatzeko ahalmenean datza. Berotzea laser-izpiak eragiten du, 180 °C-ko tenperatura lortzen delarik. Une horretan buru magnetikoak zati hori polarizatu egiten du. Diskoak biratu egiten duenez, berotutako zatia hoztu egiten da, baina polaritate magnetikoa 0 edo 1 izango du. Buru irakurlearen barnean dagoen bobina batek sortzen du aipatu eremu magnetikoa.

Beraz, datuak oinarri magnetikoan baino sendoago grabatzen dira eta irakurtzeko unean laser-burua besterik erabiltzen ez denez, ez da ukipen fisikorik gertatzen. Ondorioz datuen, kasu honetan musikaren, iraupena askoz ere luzeagoa da.

Prezioei dagokienez, irakurgailuaren eta diskoen salmenta-prezioa gaur egun disko konpaktuaren eta bere irakurgailuarenaren antzekoa izango da eta, jada, musika-etxe asko grabatzen hasi omen da bitarteko berri honetan.

Minidiskoak datuak grabatzeko teknika bikoitza erabiltzen du. Batetik, aurretik grabatutakoaren desmagnetizazioa, laser-izpi batek sortzen duen beroaren bidez lortzen da. Bestetik, datu berriak grabatzeko buru magnetiko batek ipar edo hego norantza izango duen eremu magnetikoa sortzen du, irudiko goiko zatian ikusten den antzera.
Datuak irakurtzeko, laser-izpiak puntu bakoitzak duen polaritateari buruzko informazioa ematen digu. Informazio hau geruza magnetikoak duen polaritatearen araberakoa da.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Eduki gehiago

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia