Zebren kamuflajea

1993/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Munich-eko unibertsitateko biologi eta ekologi irakasle den Joseph Reichholf-ek eta intsektu eta odol beroko ugaztunen arteko erlazioetan espezializaturik dagoen Jeffry Waage entomologoak diotenez, zebren marren zergatia erabat justifikatua omen dago.

Berauen arabera, tse-tse eulien ikusmena ez da zebren marrak interpretatzeko gauza. Aipatu intsektuen aparatu optikoa bi begi lodiz osaturik dago. Begi hauetako bakoitzak milaka fazeta ditu eta perspektiban ikusteko ugaztunen begiak baino askoz ere txarragoak dira.

Zenbait saiakuntza egin zuten aurrean aipatutako iritzia frogatu ahal izateko. Tse-tse intsektuak kartoi marradunen aurrean jarri ziren eta zebren marren antzekoak ez ziren irudietan baino ez zuten ziztada egin.