Zebra-itxurako marrak, intsektuekiko babes

2019/10/15 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Zebra-itxurako larruazalak intsektuak uxatzen dituela frogatu dute. Arg. Kojima T. et al.

Ikertzaileek zenbait hipotesi proposatu izan dute zebren marren funtzioa azaltzeko. Besteak beste, kamuflatzeko, beroari aurre egiteko eta intsektuak uxatzeko balio dutela iradoki dute. Orain, behiekin egindako ikerketa batean, frogatu dute zebra-itxura izatea eraginkorra dela intsektuen ziztadak saihesteko.

Japonian egin dute ikerketa, hiru behi-talderekin: behi zuriak marra beltzez margotuta; behi beltzak marra beltzekin, eta behi beltzak marrarik gabe. Horrela, margoak izan dezakeen eragina baztertu dute.

Ikertzaileek baieztatu dute zebren itxuran margotutako behiek gainerako bi taldetakoek baino askoz ere ziztada gutxiago jaso dituztela. Mandeuli gutxiago jarri zaizkie gainean (% 50 gutxiago), eta ez dute besteek adina mugimendu egin behar izan intsektuak uxatzeko.  Horrek ere lasaiago egoten lagundu die.

Emaitzak aintzat hartuta, ikertzaileek iradoki dute behiak marraz margotzea intsektizidak ordezkatzeko metodo egokia izan daitekeela.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia