}

Zazpi ahizpak

2001/05/07 Elhuyar Zientzia

Pleiadeak izar-talde ospetsuena da, begi hutsez ikusten direlako. Historiaurrean ezagunak ziren eta beraiei buruzko lehen aipamena K.a. 1000. urte inguruan egin zuen Hesiodok. Antza denez, garai hartan nekazaritzako sasoiekin erlazionatzen zituzten. Homeroren Odisean eta Biblian ere azaltzen dira eta mitologia grekoaren arabera, ‘zazpi ahizpak’ deitu izan zaie. Izan ere, egoera ona bada, bederatzi izar ikusten dira; horietako bi distiratsuenak aita eta ama omen dira eta besteak beren zazpi alabak. ‘Aitaren’ izena Atlas da eta ‘amarenak’ (Pleione) talde osoari ematen dio izena. Besteak Alcyone, Asterope, Elektra, Maia, Merope, Taygeta eta Celaeno dira.

Hala ere, taldea askoz ugariagoa da eta gutxienez beste 500 izar daude inguruan. Horiek distira apalagoa dutenez, ez dira hain erraz ikusten eta dentsitate txikiagoa dute, baina denen artean ikuskizun ederra osatzen dute.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia