Zaintzaileak erasokor bihurtzen dituen mama gozoa
2004/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Landare batzuek nektarraren moduko substantziak ekoizten dituzte azalean, ez bakarrik loreetan. Nektar moduko horretaz inurriak elikatzen dira, eta horiek, bide batez, intsektu belarjaleetatik babesten dute landarea. Mutualismoaren adibideetako bat da kasu hori.
Orain, baina, ikertzaile batzuek ikusi dute kontua are konplikatuagoa dela; nonbait, nektar moduko horrek proteinaren irrikatan jartzen ditu inurriak.
Hori frogatzeko, Ferocactus wislizenii kaktusarekin egin du lan. Kaktus horrek nektarraren antzeko substantzia bat ekoizten du, eta lau inurri-espezie erakartzen ditu. Kaktus batzuei nektarra kendu zien, eta beste batzuk zeuden bezala utzi zituen. Gero, kaktusetan azukre- eta haragi-puskak jarri zituen, eta ikusi zuen nektarra jan zuten inurriek haragia ere gogoz jaten zutela. Nektarrik gabeko kaktusean zeudenek, aldiz, ez zuten hainbesterainoko gogorik.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia