Usaina ikusi nahi?
2000/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Illinois Unibertsitateko kimikariek sudur artifizialaren modukoa sortu dute, garraztutako esnea, poluitzaile kimikoak, gas pozoitsuak eta toxina hilgarriak detektatzeko gai dena. "Sudurrak" kolore aldaketaren bidez ohartarazten du zer detektatu duen, pH paperak nahaste baten azidotasuna adierazten duen moduan. Usainak detektatzen dituen papera lurrunarekiko sentikorra da eta konposatu kimiko sorta handia detektatzeko gai da: bakoitzarentzat kolore espezifikoa hartzen du. "Sudurra" metalomorfirinez osatua dago, hemoglobina eta klorofilaren antzeko konposatuak. Bestelako metodoetan ez bezala, hezetasunak ez du emaitzetan inolako eraginik eta sentikortasuna oso handia da, bai konposatu bakarrarentzat baita nahasteentzat ere. Ikertzaileek dagoeneko koloreen liburutegia prest dute, kolore-aldaketa zein konposaturi dagokion segituan jakin ahal izateko. Asmatzaileen arabera metodo sinple, azkar eta merkea izango dugu esku artean laster.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia