}

Urruneko planeta

2004/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Orain arteko planetarik urrunena detektatu dute Lurretik 17.000 argi-urtera.

Lurretik urrunago dagoen izar baten aurretik pasatu zenean, planetaren grabitateak izarraren argia anplifikatu zuen. Planetaren grabitateak, beraz, lupa kosmiko baten lana egin zuen, eta hori dela eta aurkitu ahal izan dute astronomoek.

Grabitazio-lentearen efektu hori erabilita aurkitu duten lehen exoplaneta da. Sagittarius konstelazioan dago, eta nano gorri baten inguruan ari da biraka.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia