Asteko argazkia: Lehoi nebulosa

ARG.: NASA, ESA, CSA, STScI. Irudiaren prozesamendua: Alyssa Pagan (STScI)


James Webb espazio-teleskopioak Lehoi nebulosa planetarioaren argazki berriak lortu ditu. Gemini konstelazioan dago, 5.000 argi-urteko distantziara, gutxi gorabehera.

Izar baten heriotzean zehar sortutako hondakinek eraiki dute egitura konplexu hori, eta lehoi baten itxura du. Erdigunean ageri den puntu distiratsuak izar nanoari dagokio, eta lehoiaren muturra dirudi. Izarraren tenperatura altuek hidrogeno ionizatuzko gas-burbuila bat sortzen dute inguruan, eta hauts-laino batek inguratzen du.

Argazkia orainaldian ateratakoa den arren, iraganeko une bat da. Milaka urte igaro dira Lehoi nebulosako gasak eta hautsak itxura hori hartzeko, eta izarrak material gehiago kanporatzen duen heinean, eraldatzen jarraituko du. Astronomoek estimatzen dute 10.000 urteren buruan materiala erabat barreiatuko dela.

Irati Diez Virto

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Astronomia