}

Urdin zena hori izango ote?

1987/04/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

td class="art-testua" valign="top">

Yang-tsen-Kiang ibaiak (gure artean ibai Urdina izenaz ezagunago denak) horrenbeste lohi eramateari uzten ez badio, aurki Ibai Horia izango da. Hain zuzen ere ibai Horiak lohi-garraitzaileen arteko mundu-recorda du. Txinako ibai luzea pairatzen ari den egoerak, zientzilariak larritu egin ditu.

Ibaiaren ibilguaren lehenengo zatian gertatzen ari den desforestazio ikaragarrian datza arazoa. Desforestazioak higadura handia eragiten du eta euri-urak ibairaino eramaten du lohia. Egun, 1967.ean baino 400 g lohi gehiago darama.

Yang-tsen-kiang-en uherdura-tasa, Nilo, Amazonas eta Mississippi ibaien uherdura-tasen baturarena adinakoa da.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia