Elhuyar zientziaren komunikazioa

Urano Saturnoz jantzia

2002/12/24 Elhuyar Zientzia

Eraztunak ikusita hala dirudien arren, argazkikoa ez da Saturno, Urano baizik. Urano eguzki-sistemako zazpigarren planeta da eta 3.000 bat milioi kilometrora dago, Lurraren eta Eguzkiaren arteko distantzia halako hogei.

Argazkia Txileko ESO behatokitik hartu zen joan den azaroaren 19an, VLT teleskopioak duen ISAAC instrumentuarekin. Zerua garbi zegoenez, Urano eta bere sateliteen irudi ikusgarri hau lortu zuten, Uranoren eraztunak ikustea ez baita erraza izaten. Etxeko teleskopioekin ezin izaten dira ikusi, baina bai ISAAC instrumentuak bezala, infragorri hurbilean lan egin dezaketenekin.

Uranoren eraztunak duela oso gutxi ezagutu ziren. 1977ra arte ez ziren detektatu eta 1986an baieztatu ziren, Voyager 2 ontziak planeta bisitatu zuenean. Sateliteei dagokionez, argazkian zazpi identifikatu dituzte ESOko astronomoek. Guztira 21 satelite dauzka Uranok eta horietatik 10 Voyager 2 ontziak aurkitu zituen.

Uranoren aurkikuntzari buruzko artikulua hemen

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Eduki gehiago

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia