}

Ur-tantak kapsulatzen dituen eraztun paramagnetiko bat lortu dute

2021/08/26 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

ur-tantak-kapsulatzen-dituen-eraztun-paramagnetiko
Mikrofluidika klusterraren ikertzaileak. Arg. UPV/EHU

EHUko Mikrofluidika klusterrak eraztun superparamagnetiko baten eraketa eta propietateak aurkeztu eta karakterizatu ditu. Eraztun hori gai da ur-tanta baten inguruan doitasun handiz ixteko, eta tantak fisikoki manipulatzeko aukera ematen du. MAMI proiektu europarraren barruan egin dute ikerketa, eta Advanced Functional Materials aldizkarian argitaratu dute.

Azaldu dutenez, tanten manipulazioa gero eta interes handiagoa sortzen ari da hainbat arlotan, tartean, aplikazio teknologikoetan eta sistema dinamikoen oinarrizko azterketetan. Mikrofluidika klusterrak egindako ikerketan frogatu dute ur-tanta baten inguruan eraztun superparamagnetiko bat sortzen dela berez, ferrofluido oliotsu bat tantarekin kontaktuan jartzen denean, eremu magnetiko baten eraginpean. 

Gainera, eremu magnetikoaren arabera, egitura moldatu egin daiteke, eta, imana kenduz gero, efektua desagertu egiten da. Tantak milimetrikoak dira, mikrolitroen eskalako bolumenekoak, eta horrek aukera asko ematen ditu bolumen txikiak manipulatzeko. 

Ikertzaileek aurreratu dutenez, hortik abiatuta, litekeena da likido-likido elkarrekintzari lotutako ikerketa berriak egitea eta oraindik ezagutzen ez diren aplikazioak garatzea, hala nola likidoentzako sentsore-gailuak, banakako zelulen azterketa, aerosoletako substantziak detekzioa...

 

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia