}

Txinatarrak ere espaziora

2003/10/01 Elhuyar Zientzia

Data jakinik ez dago, baina badirudi hurrengo hiru hilabetetan —urrian, diote komunikabideetako zurrumurruek— gizakiak eramango dituen lehen espaziontzi txinatarra jaurtiko dela. Beijing Wen Wei Po egunkariak jakinarazi duenez, Txinak dagoeneko badu Shenzhou IV espaziontzian bidaia egiteko gai diren 14 astronauten taldea. Talde hori, gainera, Jiquan-eko basean omen dago, jaurtiketa egingo den tokian. Shenzhou ontzien jaurtiketak 1992. urtean hasi ziren, baina orain arte ez dute bidaiaririk eraman, Lurretik gidatu dira. Ahalegina ondo ateratzen bazaio, Txina gizakia espazioan jartzen duen hirugarren herrialdea izango da, Sobietar Batasun ohiaren eta Estatu Batuen atzetik.

Irudian Shenzhou III zunda ageri da, 2002ko apirilean Mongolian lur hartu eta gero.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia