}

Tximinoek ere ur garbia nahi izaten dute

2000/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Ekialdeko Senegal-en ezohiko aurkikuntza egin dute Anh Galat-Luong eta Gérard Galat ikertzaileek: ibai-ohe lehorren ondoko lurretan txinpantze eta babuinoek hondarretan egindako zuloak, eta zuloen hondoan, ur garbia. 1995 eta 1999 bitartean egin dute ikerketa eta, urtero, lehorte-garaia iristen zenean, zulo berriak agertzen ziren hondarretan. Zuloei esker, ageriko putzuetako ur usteldua edan ordez, ur garbia (analisi bakteriologikoek erakutsi dute ura garbi zegoela) eskuratzeko aukera zuten tximinoek.

Lehenengo aldia da tximinoengan halako portaera ikusten dena.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia