Tximino guztien arbasoa
2004/11/19 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia
Denon ahotan dago: gizakia tximinotik dator. Baina zein tximinotatik? Argi dago txinpantzeak eta gorilak ez direla gizakiaren arbasoak. Hirurak, ordea, antzinako tximino batetik datoz. Eta, orain, tximino guzti-guztien arbasoa izan litekeenaren fosila aurkitu dute Katalunian. Zientzialariek Pierolapithecus catalaunicus izen zientifikoa eman diote. Fosilaren datazioaren arabera, tximino guztien arbasoa duela 13 milioi urte bizi izan zen. Irudian bi gauza ikusten dira: fosila eta, fosil horretatik abiatuta, tximinoak izan lezakeen itxura.
Argazkia: Meike Köhler.
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia