}

Tsunamiei behatuz

1999/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Tsunamiak mugimendu sismikoen eraginez itsasoan sortzen diren olatu erraldoiak dira. Japoniako kostaldean tsunamiak sarri eta ustekabean izaten dira, hondamendi handiak eraginez. Tsunamiak iragartzea zaila izaten da, ur handitan olatuen altuera txikia izaten delako; kostaldera hurbiltzen direnean, berriz, erraldoi bihurtzen dira.

Arazoari aurre egiteko, zientzialari japoniarrek GPS sistemaren zerbitzua erabili nahi dute. Izan ere, sistema horretako sateliteek oso zehatz eman dezakete objektuaren kokapenari buruzko informazioa, erreferentzia-puntu batekiko altueraren informazioa barne. Japoniarrek Ozeano Barean buiak jarriko dituzte, mugimendu bertikalari buruzko informazioa emateko, buia bakoitzak GPS hargailua eta irrati-transmisorea dituela. Buietatik iristen den informazioaren jarraipena Tokioko Unibertsitateak egingo du.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia