Elhuyar zientziaren komunikazioa

Tren-istripuen aurkako prebentzio-sistema berri bat

2011/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

tren-istripuen-aurkako-prebentzio-sistema-berri-ba
Arg. Steve Jurvetson

Trenek errailetatik irteteko duten arriskua neurtzen eta kalkulatzen duen sistema bat garatu eta patentatu du Product & Process Developement enpresaren Arabako Parke Teknologikoko ingeniari-taldeak. Tren-istripuen aurkako prebentzio-sistema bat da. "Helburua da kalkulatzea tren batek martxan dabilela zenbateko probabilitatea duen errailetatik irteteko", azaldu du Iker Arostegi proiektu-arduradunak. "Horren arabera erabakiak hartzeko aukerak ematen dizkizu sistemak".

Sistemak bi osagai nagusi ditu, sentsore estentsometriko bat eta software espezializatu bat. Sentsorea pletina metaliko bat da; trenbidearen errailekin kontaktuan jartzen da, eta, trena pasatzean, errailaren deformazio bera jasaten du. Horren bitartez, errailean egon diren indarrak neurtzen dira, zehaztasun handiz. "Trenak egiten duen indar bertikala eta albo-indarra neurtzen ditugu batez ere; azken hori oso zaila da neurtzeko, eta horretan dago gure sistemaren gakoa", dio Arostegik. Bi indar horien arteko korrelazioak balio du trenak errailetatik irteteko duen probabilitatea kalkulatzeko.

Horrelako prebentzio-metodoak ezinbestekoak dira, oso zaila baita trenak errailetatik ez irteteko sistema fisiko bat instalatzea. Badaude batzuk, kontraerrailen bidezkoak; bi errailen artean gurpila harrapatzen duten zatiak dira. Baina kontraerrailak oso garestiak dira, eta ezinezkoa da trenbide osoan instalatzea.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Eduki gehiago

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia