Traktore babestuak

Espainian, 250.000 traktore baino gehiagok ez dute iraulitakoan babesteko egiturarik. Traktore horiek guztiak 1978aren aurretik egindakoak dira; izan ere, urte horretan, traktore berri guztiak iraulitakoan babesteko egitura izatera behartzen zituen legea atera zen.

Traktore babestuak


Traktore horiek istripuak izateko aukera gehiago dituzte. Izan ere, oso zaharkituak daude, arinagoak dira, ezegonkorragoak eta askotan erreminta berri eta astunegiekin erabiltzen dira. Faktore horiek guztiak kontuan izanda, traktoreek eragindako istripuak oso larriak izaten dira eta gehienetan gidaria hil egiten da.

Arazo horri irtenbidea eman nahian, eta Europako 74/150CEE legedia beteaz, nekazaritzan edo basoetan erabiltzen diren traktore gurpildunen homologaziorako legediak bateratu egin dira. Espainian, 1997an Errege Dekretu bat onartu zen eta, horren arabera, 2002ko abendutik aurrera traktore guztiek arku bat edo segurtasun-kabina homologatu bat izan behar dute.

Hori ikusita, Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikertzaile-talde batek arazoa aztertu eta Europako legedia betetzeko konponbideak proposatu ditu. Konponbide horien artean, egitura berri baten diseinua aurkeztu dute: merkea, bateragarria eta erraz eraikitzeko modukoa. Gainera, ikertzaileek administrazioari laguntzak eskatu dizkiote jabeek traktore horiek diru asko galdu gabe alda ditzaten.

www.basqueresearch.com

Andonegi Beristain, Garazi

Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Ekonomia