}

Termometro zehatzagoak

2003/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Termometro guztiek berdin neurtzen dute? Bada ez. Termometroak kalibratu egiten dira eta, horretarako, naturaren zenbait erreferentzia-puntu eta termometro zehatzagoak erabiltzen dira.

Erreferentziazko termometro horiek platinozkoak izaten dira. Platinoak erresistentzia aldatzen du hozten den heinean, eta erresistentzia-aldaketa horren eskala zehaztasun handiko termometroak egiteko erabiltzen da.

Orain, berriz, Yale Unibertsitatean aluminiozko termometroak garatu dituzte. Termometro horietatik elektrizitatea pasarazi eta, ondorioz, korronte bat sortzen da. Korronte horren aldaketa oso zehatza da eta elektrizitatea handitzen den neurrian korrontea ere handitu egiten da. Gainera, propietate hori tenperaturaren araberakoa da eta, horrela, ikertzaileek tenperatura zehazki zein den jakin dezakete korrontearen aldaketa neurtuz.

Termometro berriek zero absolututik giro-tenperatura arteko tartea neurdezakete % 0,1eko zehaztasunez. Hori bai, giro-tenperaturatik gorakoakneurtzeko termometro elektroniko berriak egiteko ikertzen hasiak dira dagoeneko, eta, gainera, zehaztasun handiagoa lortzeko esperantza dute.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia