Sumendi baten erupzioa Alaskan
1999/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Azken hilabeteetan burrunbaka aritutako sumendi bat erupzioan hasi zen iragan apirilean, Alaskako Aleutiar uharteetako ekialdean. Shishaldin sumendiaren erupzioak sortutako hauts eta lurrinezko hodei erraldoiak 30.000 oineko altuera hartu du, eta laba goriaren isurketak 650 oinekoak izan dira.
Alaskako Sumendi Behategiaren arabera, iragan otsailetik aktibitate sismiko handia egon da eremu horretan eta sumendiaren erupzioak ez ditu ustekabean harrapatu. Shishaldin sumendia Alaskako aktiboenetakoa da eta 1775. urtetik 24 aldiz hasi da erupzioan. Azken erupzioa 1995. urtean gertatu zen. Hasieran, abioientzat arrisku handia zela eta, Anchorage-tik zona horretara iristen diren hegaldi guztiak bertan behera utzi ziren.
Bestalde, sumendiaren inguruan lur-mugimenduen arriskuaz abisua eman du behategiak, bertako biztanleei eta eremu horretan ibiltzen diren mendizaleei arreta edukitzeko eskatuz.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia