}

Sukaldeko olioa automobilentzat

1996/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Japonian sukaldean frijitzeko urtean bi milioi tona olio erabiltzen dute. 250.000 tona birziklatu egiten dira, baina gainerako 1,75 milioi tona ibaira eta abarretara botatzen dira.

Someya Shoten izeneko sozietateak frijitzen erabilitako olioa transformatu eta diesel motoreetarako erregai bihurtu du. Erregai honek gasolioarekin konparatuta badu abantailarik. Izan ere, ihes-tututik kea bi heren gutxiago botatzen du eta anhidrido sulfurosorik ez da sortzen.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia