}

Soiuz espazio-ontzi bat lehertu zen atzo

2002/10/16 Carton Virto, Eider - Elhuyar Zientzia

Espazioratu eta 20 segundora gertatu zen leherketa, atzo gaueko zortziak pasatxo. Ez da biktimarik izan, baina ESAren 44 esperimentu suntsitu dira.

Espazio-ontziak Foton M-1 ikerketa-satelitea eraman behar zuen espaziora, ESA k sustatutako 44 esperimenturekin. Hasiera norbait hil zela pentsatu bazen ere, ESAk adierazi du Frantzia eta Alemaniako espazio agentzietatik joandako guztiak ongi daudela.

Errusiarrek ikerketa hasiko dute istripuaren arrazoiak argitzeko, baina ESA kezkatuta dago, istripuak Soiuz espazio-ontzientzat programatutako hegaldietan izan dezakeen eraginarekin. Izan ere, ESAko astronauta Frank De Winne Nazioarteko Espazio Estaziora joatekoa da urriaren 28an, lehertutakoaren antzeko beste Soiuz ontzi batean.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia