}

Sintetizadoreen 30. urteurrena.

1999/08/22 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

Robert Moog, Moog sintetizadoreen sortzaileak, eta Keith Emerson, Emerson, Lake and Palmer hirukoteko kideak sintetizadoreen 30. urteurrena ospatu berri dute. Horretarako Van Koevering piano interaktiboa, pianoaren eta ordenadoreen arteko azken hibridoa, aurkeztu zuten. Eta sintetizadoreetan ere gauzak aldatu egin dira eta aipatutako piano interaktiboak koloretako pantaila, ordenadorea eta soinu digitalerako sistema ditu. 128 instrumenturen doinua jo, nahastu eta graba ditzake. Konposiziorako, laguntzarako eta irakasgai interaktiboetarako softwarea du eta jo ahala musika pentagraman inprima dezake.

7kn argitaratua

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia