}

Sexuen dimorfismoak biodibertsitatea handitu

2007/05/10 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Espezie askotan, ohikoa izaten da arra eta emea morfologikoki desberdinak izatea: kolorea, tamaina... Sexu-dimorfismoa esaten zaio horri. Dimorfikoak dira, besteak beste, musker-espezie batzuk. Horrexegatik, muskerrekin egin dute lan sexu-dimorfismoaren eta biodibertsitatearen artean loturarik baden ikusteko. Eta, antza denez, bada loturarik: sexu-dimorfismoak biodibertsitatea handiagoa izatea eragiten omen du.

Ikerketa Antilla Handietako (Puerto Rico, Jamaika, Kuba eta Hispaniola) Anolis muskerrekin egin dute. Uharteetan, urak bereizita hazi dira muskerrak, eta hainbat ingurunetara egokitu dira. Horrela, hamaika Anolis musker-barietate daude uharte horietan. Eta musker gehienek sexu-dimorfismoa agertzen dute; irudikoak, esate baterako, ezkerrekoa emea eta eskuinekoa arra dira.

Argazkia: M. Butler, S. Sawyer eta J. Losos.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia