Sexualitateak antibiotikorik behar al du?

Sexualitateak antibiotikorik behar al du?


ntsektu batzuetan, ernaldu gabeko arrautzetatik arrak ateratzen dira eta ernaldutakoetatik emeak.

EEBBetako Rochester-eko unibertsitateko biologoek aurkikuntza baten berri eman dute; hots, himenoptero bizkarroi txiki diren trikogramoen ernaldu gabeko arrautzak, berez arrak izan behar dutenak, enbrioi eme bihurtzen dira amek eztia jaten ez duten bitartean edo 30†C baino tenperatura handiagoetan hazten ez diren bitartean. Eztiak antibiotikoak ditu eta hauek bakterioak hiltzen dituzte. Beraz, emeak arrik gabe ugal daitezke.

Unibertsitate bereko beste ikerlari batzuek aurkikuntza harrigarriak egin dituzte. Bi liztor-espezie gurutzatuz sortutako belaunaldian, arrak bakarrik azaltzen dira. Beraz elkar ernaltzea ezinezkoa gertatzen zaie. Gai honetan ere antibiotikoek dute paperik garrantzitsuena.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Zoologia