Sexua eta tenperatura
1988/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Kasu honetan, enbrioia garatzeko unean dagoen tenperaturak markatzen du jaioberriaren sexua; arra ala emea jaioko den hain zuzen.
![](images/A18011.jpg)
Dena den, "pantera geko"aren kasuan sexuaren arazo hau korapilotsuagoa da. Pantera gekoa Iran eta Pakistanen bizi den sugandila itxurako narrastia da. Narrasti honi buruz egin diren azterketek, inkubatze-tenperaturak sexua markatzeaz gain eme helduen jokamoldeari ere eragiten diola adierazi dute.
Geko arrak tenperatura 29-32°C tartean dagoelarik jaiotzen dira eta emeak tenperatura 26-32°C tartean denean. Geko helduak aztertuz, inkubatze-tenperatura zein den jakin daiteke. W. Gutzket eta D. Crews biologo iparramerikarrek, 26°, 29° eta 32°C-tan jaiotakoek ohizko jarrera izaten dute. 32°C-tan jaiotakoek aitzitik, ar moduan jokatzen dute arren aurrean daudenean eta eme moduan emeen aurrean daudenean. 29°C-tan sortutakoek jokamolde nahasia dute: egoera berdinean, batzuetan ar moduan jokatzen dute eta beste batzuetan eme moduan. Oreka ez-egonkorrean daudela dirudi.
Pantera Geko arrek ez dute horrelako jokamolderik erakusten eta beti ar moduan jokatzen dute.
![](https://elia.eus/static/elhuyar/img/elia_RGB.png)
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia