}

Sexua beharretara egokituz

1995/08/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Hienek gizaki askok berarentzat nahiko lukeen ahalmena dute: aldian aldiko beharren arabera, umaldian nagusi izango den sexua aukera dezakete. Kenian egin berri diren ikerketen arabera, hiena-talde batek aldi berean izandako umeen multzoan zein sexu nagusituko den erabaki dezake. Kenian aztertutako kasuan, hiena-taldea leku berean bizi izan zen bi urteetako umaldian arrak izan ziren nagusi. Lekuz aldatzeko eta toki berrian finkatzeko tenorea heldu zen urtean, ordea, emeak nagusitu ziren.

Hienek, aldian aldiko beharren arabera, umaldian nagusi izango den sexua aukera dezakete.

Michigango Unibertsitateko biologoek zuzendu dituzte Keniako ikerketa horiek. Berriki plazaratu duten txostenean irakur daitekeenez, hienek belaunaldi berrien sexua aukeratzeko duten gaitasuna hiena arren eta emeen artean dauden desberdintasunen ondorio zuzena da. Hiena arrak, izan ere, taldearekiko lotura eskasa izan ohi dute. Hiena heldua izan baino lehen, arrak taldea utzi egiten du, beste edozein hiena-taldeko kide izatera irits daitekeelarik. Aitzitik, hiena emeek taldearekiko fideltasuna dute.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia