Saturnon eguraldia haserre

Saturnon eguraldia haserre


aturnon, 1600 km/h-ko haizeak egoten dira. Bertan, 9.000 km-ko luzeran hedatzen den ekaitza ikus daiteke.

Eguzki-sisteman tamainaz bigarren planeta den Saturnon, 1600 km/h-ko haizeak egoten dira. Hubble izeneko espazio-teleskopioak joan den urte bukaeran atera zuen argazkia. Bertan, 9.000 km-ko luzeran hedatzen den ekaitza ikus daiteke.

NASAko ikerlarien arabera, ekaitz honen eragilea planetaren behe-atmosferatik igorritako gasak omen dira. Ekaitz hau Saturno ezagutzen denetik bertan detektaturiko handiena da.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Astronomia