SARS-CoV-2arekiko immunitate zelularra detektatzeko test erraz bat garatu dute
2021/09/14 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
![sars-cov-2arekiko-immunitate-zelularra-detektatzek](/media/photologue/photos/cache/vaccination-67477_1280_article_big.jpg)
Kanarietako Unibertsitate Ospitalean, larruazaleko test erraz eta merke bat garatu dute, gorputzak SARS-CoV-2aren S proteinarekiko T linfozitoak sortu ote dituen jakiteko, bai infekzioa izan duelako, bai txertatua izan delako.
Izan ere, antigorputz-testak ez dira nahikoak immunitate-maila neurtzeko, denborarekin antigorputzak desagertzen joaten baitira, berez. Larruazaleko testak, berriz, T linfozitoak detektatzen ditu; hau da, B zelulak aktibatzen dituzten linfozitoak (antigorputzak sortzeaz arduratzen direnak).
Testak Mantoux metodoa (tuberkulinarena) erabiltzen du: S proteinaren zati bat injektatzen da besoan, eta, aurrez infekatuta egon bada edo txertatuta badago, T linfozitoek erantzun egiten dute, eta larruazala gorritu eta handitu egiten da ziztada joastako lekuaren inguruan.
Ikertzaileek ohartarazi dute testak ez duela balio linfozito-maila ezagutzeko; badauden ala ez baino ezin da jakin haren bidez. Baina merkea eta erraza da, eta erabilgarria erabakitzeko, esaterako, pertsona batek txertoaren hirugarren dosia behar ote duen ala ez.
![](https://elia.eus/static/elhuyar/img/elia_RGB.png)
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia