Elhuyar zientziaren komunikazioa

Sakarina aurkitu zutenekoa

2019/09/24 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

1879an, Ira Remsen Johns Hopkins Unibertsitateko laborategian alkitranaren edo mundrunaren eratorriekin ari zen lanean.

sakarina_aurkitu

Bazkaltzera joan zen, eta denari zapore gozoa hartzen zion. Haren emazteak, ordea, ez zuen ezer berezirik nabaritzen.

Zapore gozoaren jatorria eskuetan zuen hauts zuri bat zela konturatu zen. Hurrengo egunean, laborategira itzuli zenean, proba egin zuen, eta hauts zuri hori mundrunaren eratorrietako baten erreakzio batetik zetorrela egiaztatu zuen. Haren lankide Constantin Fahlberg-i kontatu zion, eta bien artean artikulu bat argitaratu zuten 1880an.

Istorioa bi lankideen arteko liskarrarekin bukatzen da. Izan ere, Fahlberg-ek bere aldetik patentatu zuen sakarinaren sintesia, eta Remsen harekin haserretu zen, bera izan zelako sakarina aurkitzen lehena. Edonola ere, historia-liburutan Falbergh azaltzen da sakarinaren aurkitzaile gisa. 

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia