}

Saiakuntza nuklearrak eta osasuna

1994/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Iparramerikan jendea kezkaturik dago 1963.ean munduan debekatu aurretik atmosferan egindako eztanda nuklearren ondorioez. 1951-1957 bitartean Ozeano Barean eta Nevada-n adibidez, 217 eztanda egin ziren.

Nevadakok basamortuan lurrean eztanda atomikoen arrastoak ageri dira.

Denek dakite saiakuntza haietan erradiazioen eragina aztertzeko soldaduak nahita eduki zituztela eztandagunearen inguruan. Iparramerikako Zientzi Akademiak 1985. urtean burututako ikerketa baten arabera, soldadu horien eta minbizi-kasuen artean ez dago inolako harreman berezirik, eta ondorioz, minbiziz hildako soldadu horien familiei gobernuak ez die indemnizaziorik eman.

Gaur egun ordea, ikerketa hori kritikatu egiten dute, arriskutan egondako 220.000 militarretatik 50.000 besterik aztertu ez zituztelako. Arazo honetan egia aurkitu nahian, gobernuak Zientzi Akademiari beste ikerketa bat egiteko agindua eman dio. Ondorioak hemendik bost urtera jakingo dira, baina oraingoan kasu guztiak aztertuko dituzte

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia