}

RNA-zati txiki batzuk DNA konpontzeko gai

2009/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

RNA-zati txiki batzuk DNA konpontzeko gai
2009/03/01 | Elhuyar
(Argazkia: T. Bastiaan)

Parisko Goi Eskola Normaleko ikertzaile-talde batek ikusi du RNA-zati txiki batzuek metilo-taldeak erantsarazi diezazkioketela DNAri behar dituen lekuetan Arabidopsis thaliana landarean.

Metilo-taldeek hainbat funtzio izan ditzakete DNAn, hala nola gene jakin baten espresioa isiltzea. Hala, nahikoa metilo-talde ez dituzten landareek arazoak izaten dituzte genomaren hainbat funtziotan.

Arabidopsis thaliana landarean, DDM1 deritzon geneak mutazioren bat duenean, landarearen DNAk askoz metilo-talde gutxiago izaten ditu atxikita. Parisko taldeak DDM1 genean mutazioak zituzten landare batzuk hartu, eta mutaziorik ez zuten batzuekin gurutzatu zituzten. Ikusi zuten gurutzaketa hori egin eta belaunaldi batzuk pasatuta mutazioak jaso ez zituzten ondorengoek leheneratuta zituztela DNA-zati batzuk, hau da, haien arbasoek metilo-talderik ez zuten leku batzuetan haiek bazituztela.

Horren atzean zer mekanismo zegoen aztertu zutenean, ikusi zuten RNA-zati txiki batzuk metilo-taldea berreskuratu zuten DNA-zatiekin lotzen zirela. Are gehiago, ikusi zuten leheneratu ez ziren zatiekin ez zela inongo RNA-zatirik lotzen, eta DNA-zati bakar bat ere leheneratuta ez zuten landareek ez zutela horrelako RNA-zatirik sortu.

1
251
2009
3
010
Genetika
Berriak labur
6

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia