}

Puxika-arraina, basez base

2001/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Puxika-arraina oso jaki preziatua da Japonian. Hala ere, aldi berean hilgarri izan daitekeelako da horren ezaguna gure artean. Hemendik aurrera, ordea, beste zerbaitek ere egingo du ezagun: ia guztiz sekuentziatzen den bigarren ornoduna izateak (bestea gizakia bera da).

Duela hamar urte erabaki zuten puxika-arrainaren genoma sekuentziatzea. Hori egiteko arrazoia oso sinplea izan zen: ornodunen artean genomarik txikiena duena da. 300 milioi base-pare inguruko genoma du arrain honek, eta dagoeneko ia denak sekuentziatu dituzte. Lan horren emaitza Genomaren Sekuentziazio eta Analisiari buruzko Nazioarteko Bileran aurkeztu dute. Hala ere, genoma zatika sekuentziatu dutenez, orain zati horien guztien ordena zein den erabaki beharko dute. Urte batzuetarako lana eman dezake horrek.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia