Programen azalak (Portadak)
1987/02/01 Iturriotz, J.M. Iturria: Elhuyar aldizkaria
BASIC Lengoaian egindako programa honek, LOGOren filosofian oinarritutako emaitza du.
![](images/A7035.jpg)
Grafikoak eta irudiak egiteko oso aproposa da. Irudiko teklen bidez kontrolatuko dugu marraketaren norabidea. 3 norabide ditugu, baina hauetako bi alternatiboki sakatuz gero, beste bat lortzen da.
Adibidea:
![](images/A7035-a.jpg)
Edozein unetan marraketaren kurtsorea non dagoen jakin nahi bada, Z tekla sakatu. Honek zera egiten du: marraketarako arkatza jaso eta bere ordez borragoma ipini. Beraz, zurigunetxo bat ikusi ahal izango dugu. Gainera marrarik ezabatu nahi bada, nahikoa da Z moduan norabide desberdinetako teklez eragitea. Ez ahaztu A rkatzik gabe ezin dela marraketarik egin. Beraz, orain A moduan (Arkatz moduan) ipini beharko dugu.
A tekla sakatuz.
Marraren kolorea aldatu nahi izanez gero, teklatuko 1, 2, ....... 7, 0, teklak sakatuz lortzen da. Hau da:
Lortu duzun irudia gustokoa ez baduzu, Q tekla sakatu eta dena ezabatuko da.
Batzutan irudi bati testua jartzea nahi izaten da. Horrela bada, sakatu
![](images/A7035-b.jpg)
teklak. Idazmakina moduan daukazu teklatua orain.
Agertzen den izartxoak (*), kurtsore lana egiten du.
Baldin eta zuzenketarik egin nahi bada,
![](images/A7035-c.jpg)
teklak sakatuz egingo da.
Idazmakina modutik grafiko modura pasa ahal izateko, sakatu.
![](images/A7035-d.jpg)
Orain arte azaldutakoarekin irudi linealak egin daitezke, baina biribilezko irudia egin nahi bada J sakatuko dugu. Orduan zirkuluak egiteko prest dago, baina lehenago diametroa eman behar dugu.
Beraz, zirkuluak egiteko honela jokatu behar da:
- Zirkulu moduan ipini J sakatuz.
- Zirkulu modutik atera nahi bada, X tekla sakatu eta grafiko lineal modura itzuliko da.
Diametroaren neurria eman D sakatuz, behin, bi bider, hiru bider, etab., guk nahi dugun diametroaren neurria lortu arte. Aldi bakoitzeko, diametroak 5 bailo du.
Zirkulua egikaritu, C tekla sakatuz.
Hauxe da programa honek egin dezakeena, baina programa irekia denez gero, zeuk ere maneia dezakezu zeure gustora ipintzeko; teklen kontrola aldatzeko edo beste edozein motatako ahalmenerako adibidez. Horretarako nahikoa duzu azpirrutina eranstea.
Nork erabil dezake programa hau? Egia esan, edozeinek.
Esate baterako 3 eta 4 urteko haurrek zenbakiak eta koloreak bereizten ikasteko, gora eta behera, ezker/eskuin kontzeptuak lantzeko eta abar. 5 urtetik gorakoek, irudiak egiten ikasteko. Irudi hauek izan daitezke programetarako azalak. Ez ahaztu idazmakina moduak eskaintzen dituen abantailak; programa baten atalean testua ipini nahi denerako batez ere.
1 REM "Jesus M. Iturriotz © 1986"
5 PAUSE 0 : CLS :REM "Menua mantendu tekla bat sakatu arte"
10 LET X = 100 : LET Y = 1 :REM "X eta Y definitu"
20 IF X 0 THEN LET X = X + 1 :REM "Pantailaren ezkerraldetik ez ateratzeko"
30 IF X 255 THEN LET X = X - 1 :REM "Pantailaren eskuinaldetik ez ateratzeko"
40 IF Y 0 THEN LET Y = Y + 1 :REM "Pantailaren behealdetik ez ateratzeko"
50 IF Y 175 THEN LET Y = Y - 1 :REM "Pantailaren goialdetik ez ateratzeko"
60 PLOT X, Y :REM "Puntua marraztu"
70 IF INKEY$ = "K" THEN LET X = X + 1 :REM "Eskuinerantz"
80 IF INKEY$ = "H" THEN LET X = X - 1 :REM "Ezkerrerantz"
90 IF INKEY$ = "U" THEN LET Y = Y + 1 :REM "Gorantz"
100 IF INKEY$ = "n" THEN LET Y = Y - 1 :REM "Beherantz"
110 IF INKEY$ = "i" THEN LET Y = Y + 1 :LET X = X + 1 :REM "Gorantz-eskuinerantz"
120 IF INKEY$ = "m" THEN LET Y = Y - 1 :LET X = X + 1 :REM "Beherantz-eskuinerantz
130 IF INKEY$ = "b" THEN LET Y = Y - 1 :LET X = X-1 :REM "Beherantz-ezkerrerantz"
140 IF INKEY$ = "y" THEN LET Y = Y + 1 :LET X = X - 1 :REM "Gorantz-ezkerrerantz"
150 IF INKEY$ = "q" THEN CLS :GOTO 10 :REM "Pantaila garbitu"
160 IF INKEY$ = "z" THEN INVERSE 1 :GOTO 20 :REM "marrak borratu"
170 IF INKEY$ = "A" THEN INVERSE Ø :GOTO 20 :REM "Arkatza erabili"
180 IF INKEY$ = "1" THEN INK 1 :GOTO 20 :REM "kolore urdin iluna"
190 IF INKEY$ = "2" THEN INK 2 :GOTO 20 :REM "kolore gorria"
200 IF INKEY$ = "3" THEN INK 3 :GOTO 20 :REM "morea"
210 IF INKEY$ = "4" THEN INK 4:GOTO 20 :REM "berdea"
220 IF INKEY$ = "5" THEN INK 5 :GOTO 20 :REM "urdin argia"
230 IF INKEY$ = "6" THEN INK 6:GOTO 20 :REM "horia"
240 IF INKEY$ = "7" THEN INK 7 :GOTO 20 :REM "txuria"
250 IF INKEY$ = "0" THEN INK O :GOTO 20 :REM "beltza"
260 IF INKEY$ = "@" THEN GOSUB 1000 :REM "idazmakina"
265 IF INKEY$ = "J" THEN GOSUB 1100 :REM "zirkuluak"
270 GOTO 20
1000 LET C = 1 :LET L = 0 :REM "idazmakina"
1010 PAUSE 25 :IF INKEY$ = "" THEN GOTO 1010
1020 IF INKEY$ = "#" THEN RETURN :REM "grafiko modura itzuli"
1030 IF C 32 THEN LET L = L + 1 : LET C = 1
1040 LET n = PEEK 23560 :IF n = 13 THEN LET L = L + 1 : LET C = 1
1050 PRINT AT L, C-1, CHR$ PEEK 23560; "*";
1060 IN INKEY$ = "-" THEN PRINT AT L, C-2; " ":LET C = C-2
1070 LET C = C +1
1080 GOTO 1010
1100 LET D = 0 :REM "zirkuluak egiteko azpirrutina"
1105 IF INKEY$ = "" THEN GOTO 1105
1110 IF INKEY$ = "D" THEN LET D = D +5
1120 IF INKEY$ = "C" THEN CIRCLE X, Y, D
1125 IF INKEY$ = "X" THEN RETURN
1130 GOTO 1105
![](https://elia.eus/static/elhuyar/img/elia_RGB.png)
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia