}

Platanoak arriskuan? Bai, baina ez horrenbeste.

2003/02/03 Imaz Amiano, Eneko - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Hori ohartarazi du Osasunerako Mundu Erakundeak (OME), azkenaldiko hainbat berri ikusita (Zientzia.net-en ere argitaratu genuen). Dioenez, egia da Cavendish barietatea dela konpainia handiek gehien landatzen dutena eta gaitzak jota dagoela. Baina, barietate horrek mundu mailako ekoizpen eta kontsumoaren % 10 inguru besterik ez du osatzen eta gaitza Asiako hego-ekialdera mugatuta dago. Platano-barietate hori nagusiki Europan eta Ipar Amerikan saltzen da. Arazoa asko larrituko litzateke, ordea, gaitza Hego Amerika eta Karibeko landaketa handietara hedatuko balitz.

Bestalde, eremu zabaletan barietate bakarra landatzeak sortzen duen arriskuaz ohartarazten du, Cavendish-aren aurreko barietatea ere, Gros Michel-a horrelatsu desagertu baitzen.

Ohar berean dio ekoizle txikiek barietate ugari landatzen dituztela eta hori kontuan hartu beharko litzatekeela etorkizunean platanoen ekoizpena hobetzeko.

Informazio gehiago OME-ren orrialdean.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia