}

Planeta berria?

1988/04/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Hawai-ko unibertsitateko E. Becklin eta California-ko unibertsitateko B. Zuckerman astronomoek, planeta berri bat aurkitu dute.

Gorputz hau Jupiter baino 1,5 aldiz handiagoa eta 10 aldiz beroagoa da. Lurretik 46 argi-urtera dago eta Giklas 29-38 izarraren inguruan giraka dabil. Objetu berriaren bolumena nano marroi bati dagokio. Nano marroien egitura, planeta eta izarraren arteko zerbait da.

Aurkikuntza hau ziurtatzea falta da eta balio handiko proba izango da planeta-sistemak nonahi aurki daitezkeenaren alde.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia