Peter Mitchell zendu da
1992/07/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Peter Mitchell, 1978.ean kimikako Nobel saria jasotakoa, hil egin zen joan den apirilaren 10ean minbiziak jota. Mitchellek biokimikan egin zuen lan; zelulen mintzetan zeharko solutu-garraioaz hain zuzen ere. Bere helburu nagusia, mintzetan zeharko solutu-garraioaren eta metabolismoaren artean dauden erlazioak argitzea izan da. Ideia nagusiak 1966.ean eta 1968.ean bere kontura argitaratutako bi liburutan adierazi zituen.
Mitchellek asko borrokatu behar izan zuen ikerketa egin ahal izateko. Osasun-arazoak izateaz gain, ikerketa-bekak eta -laguntzak ematen zituzten erakundeek zokoratuta eduki zuten. Gainera, bere ikerlan nagusiak, berak konpondu eta moldatutako Kornualles-ko landetxe batean egin zituen.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia