}

PCBak metabolizatzen dituen bakterioa

2002/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

PCBetako karbonoaren eta kloroaren arteko lotura hausteko gai den bakterio bat identifikatu da. Molekula horiek oso poluitzaile arriskutsuak dira, kloro-atomo asko dituztelako. Labaingarri apartak direnez, garai batean oso erabiliak ziren industrian; baina poluitzaile arriskutsuak ere badira eta, horregatik, duela hogei urte inguru debekatu egin ziren. Geroztik, ATSDR (Agency for Toxic Substances and Disease Registry) eta EPA (Environmental Protection Agency) erakundeek konposatu arriskutsuenen artean sailkatu dituzte.

Aurkitu berri diren bakterioek konposatu horiek desegiteko ahalmena dute, kloro-atomoak molekulatik askatuta. Horregatik, mikrobio horiek itsas hondoko sedimentuak garbi ditzakete. Izan ere, Baltimore-ko portuko sedimentuetan kloro-maila txikiagotu egin zelako aurkitu zituzten bakterioak zientzialariek. Beraz, bakterio horiek PCBak 'jango' dituztelakoan, aurrerantzean poluzioaren aurkako proiektu berriak jarri ahal izango dira martxan.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia