}

PCak ezpainak irakurtzen ikasiko du

2002/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Hamar urte barru, ordenagailu arruntek erabiltzaileen aginduak jasoko dituzte honen ezpainak irakurriz. Hori da behintzat, Intel egiten ari den ikerketatik ondoriozta daitekeena. Etxe horretan egiten ari diren ikerketak helburu garbia du: hamar urteko epean PCek pertsonek duten ikusteko ahalmen bera izatea. Hortik ondorioztatzen dute ordenagailuak ezpainak irakurri ahal izango dituela. Intel-eko ikerketa- eta garapen zentroko zientzialarien helburua ordenagailua bere ikus eremuarekin erlazionatzeko eta hori ulertzeko gai izatea da.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia